Euskal Herriko Gaztedi Komunista

Nortzuk gara?

Espainiako Herrietako Gazte Komunistak (EHGK) Espainiako Herrietako Alderdi Komunistako gazteriaren antolakundea da.

Gazteon adierazpena gara PCPEren proiektu iraultzaile honetan. Beharrean gabiltza langile den eta herritar apaleko jatorria daukan gazteria batzeko eta gazte langileen bidez lortutako jaikitze bakoitza sistema kapitalista etzateko balio izatea, edozein gazte borroka gunetan egotea gure azken xedea atzendu gabe: espainiar estatua sozialismoan eta komunismoan oinarriturik egotea.

Gure lehen hitzarmenetik gaurdaino helburu zehatz batzuk ezarri genituen: langile eta herritar apalekoak diren gazteen sektoreak batzea, kapitalismoaren atzamarretatik ihes egin ezin dezaketen gazteak elkartuz gizarte berri bat sortzea; etorkizunera begira egiazko aukerak eta perspektibak sortzen dituen gizarte bat.

Horretarako, gazteria batu eta sartua gara partiduaren antolakundean, eta hau indartzeko asmoarekin gaude. Ildo beretik jarraituz, kapitalismo eta prekarietate deritzegun mamuek langile gazteak zapaltzen dituen eremuetako kideak ongietorriak izango dira, betiere langile mugimenduaren xedea zein den ahaztu gabe.

Borrokarako unea da. Batu zaitez!